Azaroak 1, hitzaldia eta kontzertuak Kortxoenean

0

kkkkk

GAZTE ASANBLADA ERABERRITZERA GOAZ!

0

kartela

Urriak 31 ZALDI URDINEAN “Mattin” ilustratzailearen erakusketaren inaugurazioa

0

mattin inagu

Informazio gehiago:

http://zaldiurdina.com/

HILABETE INTERNAZIONALISTA DONOSTIAN

0

IMG-20141029-WA0000

Presoen aldeko herri bazkaria Marruma Elkartean

0

behobia

Kaixo auzokide!

Urtero bezala, badator Behobia-SanSebastian lasterketa eta kirol ekimen honek jende uholdea erakartzen duenez auzora, presoen aldeko ekimen desberdinak egiteko probestuko dugu eguna.

Ez dugu aldaketarik proposatzen. Dagoeneko ohitura bihurtu diren elkarretaratzea eta herri bazkaria (Babarrunada) egingo ditugu
aurtengoan ere. Hori bai, ekimen hauek indar berritzeko eta bizi berritzeko asmoz gatoz eta noski, horretarako zuen parte hartzea
ezinbestekoa da!

Beraz, azaroaren 9an, Behobia-SanSebastian lasterketaren egunean, euskal presoen alde egingo ditugun ekimenetara gonbidatu nahi zaitugu. Animatu eta parte hartu!

AZAROAK 9, IGANDEA

– 11:00etan “Euskal presoak Euskal Herrira” lemapean elkarretaratzea, Miren Bihotzeko bihurgunean.

– 14:00etan BABARRUNADA Marruma Elkartean. Bazkarirako txartelak (12€) Aingeru, Kixkurra eta Marruma tabernetan salgai.

AUZOTARRON INDARREZ, EUSKAL PRESOAK AUZORA!

ZINTZILIK IRRATIA BERE 30. URTEURRENA OSPATZEN!!

0

kartela_bazkaria_30_urte

 

Zintzilik Irratiko kideen oharra:

Zintzilik Irratia Errenteria-Oreretako irrati librea da.

Laster lehenengo emisioa izan zenetik (1984ko abendua) 30 urte beteko dira, eta hori ospatzeko Zintzilik Irratiko kideok hainbat ekitaldi burutuko ditugu denboraldi honetan zehar.

Hori dela eta, hurrengo azaroaren 1ean egun osoko egitaraua prestatu dugu.

Ospatuko diren ekintzen bitartez 30 urteotan Zintzilik Irratian parte hartu duten eta egun parte hartzen duten kideak, lagunak, kolaboratzaileak eta entzuleak bildu nahi ditugu, baita irratia bere egiten duten pertsona guztiak ere.

Berriro elkar ikusi eta elkarri entzuteko aukera paregabea izango dira azaroaren 1eko ekitaldiak; eta bide batez geure buruari omenaldi txiki bat egiteko parada ere, denon artean mantentzen baitugu bizirik Zintzilik irratia.

AZAROAK 1; 30. URTEURRENA

12:30ean- BERMUTA ETA PIKOTEOA

Bermut freskagarri eta mokadu goxoak dastatzera gonbidatzen zaituztegu musikaz lagunduta
Txintxarri elkarteko kanpoaldean, Errenteriako Gamon Zumardian. (Aukera beganoa egongo da).

13:00etan- ZINTZI-ARGAZKIA

Irratiko album historikorako argazki bat atera nahi dugu eta bertan Zintzilik bere egin duen ahalik eta jende gehienak parte hartzea gustatuko litzaiguke. Hitzordua Txintxarri kanpoan izango da.

14:00etan- BABARRUNADA

Bazkarian denak egotea nahi genuke, baina 80 lagunentzako tokia egongo da bakarrik.
Bazkarirako txartelak 12 eurotan daude salgai. Aurrez Mikelazulo Kultur Elkartean (Beheko kalean) eta Arkaitza tabernan (Gamon Zumardian) erosi daitezke, edo irratiko kideei eskatuta.

Bazkaria Txintxarrin izango da eta hauxe da menua::

BABARRUNAK (aukera beganoa egongo da)
ARROZESNEA (beganoa)
OGIA, EDARIA, KAFEA ETA KOPA
17:00etan-BAKARRIZKETA

Bazkalondoren hainbat emanaldi izango dira.
MATXURA BURUAN umorezko irratsaioko kideek aurtengo denboraldiko parrilla aurkeztuko digute, buruko mina jarri arte!
Txintxarrin izango da eta sarrera librea da.

23:00etan-ZINTZILIKEKO DJ-ak

Egun berezi honi bukaera emateko Arkaitza Tabernan musika onaz gozatzeko aukera izango dugu irratiko DJ onenekin. Eta seguraski sorpresak ere egongo dira!

Zain gaituzue!

Urriaren 30ean pintxopotea Itxas Gainen

0

IMG684

“Oihu anizkoitza” dokumentala

0

Ibon Fernandez Iradi preso gaixoaren egoeraren berri ematen duen dokumentala, “Oihu anizkoitza”

Desalojo arriskuan den Madrilgo Patio Maravillaseko lagunen bideoa

0

Madrilen bertan La Gatonera desalojatu duten egun honetan bertan, Patioko kideek bideo hau ergitaratu dute beren proiektua ikustarazteko:

 

Ostiralean19:30etan poesia errezitaldi musikatua eta giro feminista Itxas Gainen

0

itx

Putzuzuloko lagunei eginiko elkarrizketa entzungai Arrosa Irrati Sarean

0

ARROSA IRRATI SAREA: Putzuzulo gaztetxearen bederatzigarren urtemugaz bertako bi kiderekin

“Gaurko irratien tartean, Zarauzko Arraio irratiari esker egin ahal izan dugu elkarrizketa. Izan ere, Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak bederatzi urte beteko ditu ostegun honetan, eta orduan hasi eta azaroaren 15era bitarteko egitaraua antolatu dute ospakizunetarako. Horretaz aritu zaizkigu Hodei Esteban eta Miren Garate.”

Elkarrizketa entzuteko klikatu HEMEN.

 

pu

Ubarroiak kofradiak txango bat egingo du Uliatik Pasaiara

0

Ituxuloko Hitza:

Groseko Ubarroiak kofradiak Uliako itsasertza erakutsi nahi die herritarrei. Bi orduko txango bat egingo dute azaroaren 1ean, larunbata. Saguesetik abiatu eta Pasaiako Platako itsasargia izango dute helmuga. Itsasargiaren ondoko belardian bazkalduko dute elkarrekin, eta bazkalondoren hainbat joku prestatuko dituzte. Txangoan parte hartzen dutenek ere proposatu ahal izango dituzte jolas edo jarduera gehiago.

Aurretik izena emateko eskatu dute, eguraldi txarra egingo balu, bazkaltzeko lekua hobeto zehaztu ahal izateko. Mezu bat bidali behar da urriaren 29a, asteazkena, baino lehen Grosekokofradia@gmail.com helbidera, parte hartzaileen izen-abizenak zehaztuz.

B05sDcAIIAAK67y

Deustuko Gazte Lokalaren 23. urteurrena, ZORIONAK!

0

B03Mmd4IUAA9xf2.jpg large

“Inperialismoa Ukrainian eta Herri Erresistentzia Donbassen” hitzaldia Txantxerrekan

0

“Inperialismoa Ukrainian eta Herri Erresistentzia Donbassen” izenpean Askapena Euskal Herriko mugimendu internazionalistak, Ernaik eta Euskal Herria Donbass komiteak antolatuta, Ukrainiako egoerari buruzko hitzaldia izango dugu asteazken honetan, urriak 29, arratsaldeko 19etan Txantxarrekan. Hedabideetan irakurritkoa nahikoa ez dela iruditzen bazaizu, aukera paregabea izango dezu bertan gertatzen denaz gehiago jakiteko.

Informazio gehiago:

www.txantxarreka.net

29Hitzaldia

Go to Top